Zeelanda Berriko geografia berezia da, bi uharte handiz eta hainbat txikiz osatua baitago, ur hemisferioaren erdian kokatua. Bi uharte handiak Ipar Uhartea (North Island edo Te-Ika-a-Maui) eta Hego Uhartea (South Island edo Te Wai Pounamu) dira. Estatuaren luze-zabal osoa 268.680 km2 da, Italia baino apur bat txikiagoa. Ardatz luzeena 1.600 km da ipar-hego eta kostak 15.134 km dira gutxi gorabehera.
Hego Uhartea lur gunea handiena da eta luzerako ardatzean Hego Alpeek erdibanatzen dute. Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m). 18 mendi daude 3.000 m baino gehiago dutenak Hego Uhartean. Ipar Uhartea ez da hain menditsua, baina hainbat sumendi ditu. Mendi garaiena Ruapehu sumendi aktiboa da (2797 m)
Zeelanda Berria Zeelandiaren zatia da, %93a ur azpian dagoen kontinentea, alegia. Zeelandia Australiaren erdia da luze-zabalean ia. Itxuraz luze eta estua da, Zeelanda Berria bera bezala. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search